Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Explorer ekintzailetza-programa

Donostiako Sustapenak, Explorer programarako negozio-ideiak dituzten Donostiako gazteak (18 eta 31 urte bitartekoak) bilatzen ditu.

2017·11·29


Donostiako Sustapenak, Explorer programako erakunde laguntzaile den heinean, negozio-ideiak dituzten Donostiako gazteak (18 eta 31 urte bitartekoak) animatzen ditu, abenduaren 8a baino lehen haien hautagaitza aurkez dezaten.

Nobedade gisa, edizio honetan parte-hartzaileek Santander X espaziora sartzeko aukera izango dute. Gune digital, ireki eta kolaboratibo berria da eta, bertan, mundu osoko unibertsitateekin eta ekintzaileekin harremanetan egoteko aukera izango dute. Hautatutako 20 donostiarrak programan sartuko dira, eta haien ideia garatzeko instalazioak izango dituzte eskura, beste ekintzaile batzuekin harremanetan egongo dira, profesional adituen eskutik prestakuntza jasoko dute eta tutore indibidualen aholkularitza eduki.

Behin prestakuntza eta laguntza emateko prozesua amaituta, Donostiako ekintzailerik onenak Silicon Valley-rako bidaia irabaziko du, eta, han, finantzazio-foroak, nazioarteko kontaktuak, etab. izango ditu eskura.

Gainera, proiektu nazional onenek 30.000, 20.000 eta 10.000 euroko sariak lor ditzakete, haien negozioak bizkortzeko.

Parte hartzeko deialdia irekita dago, www.ExplorerByX.org helbidean aurki daitekeen inprimakiaren bitartez.