Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Euspot 2018: euskarazko iragarkiak egiteko lehiaketa

Aurtengoa lehiaketaren 7. edizioa da eta Gipuzkoako Foru Aldundia da antolatzaileetako bat

2018·01·10


Euspot iragarki-lehiaketa 2012an sortu zen, euskarazko sormena bultzatze aldera. Publizitate-arloan euskararen erabilera sustatzea du helburu nagusia. Urtero gai desberdina du eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabili ditzakete.

Aurtengo edizioa martxan da jada. Gaia da IRUDI DIGITALA GURE BIZITZAKO HARREMANETAN; eta iragarkiak balioko du sare sozialen erabilerari buruz hausnarketa egiteko. 20-30 segundoko bideoak aurkeztuko dira eta parte-hartzaileak norbanakoak, taldeak zein enpresa profesionalak izan daitezke.

Iragarkiak jaso beharko dituen oinarrizko elementuak hauek dira:

  • Gaiarekin bat egiten duen leloa.
  • Lanak euskaraz aurkeztu beharko dira.
  • Erabiltzekotan, musika izan beharko da lizentzia librekoa, spotentzat propio sortutakoa edo http://es.audionetwork.com-ek lehiaketarako jarritako bildumatik hartutakoa.

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 2an amaituko da, goizeko 10:00etan. Lanak aurkeztu ahal izateko, honako pausuak eman behar dira:

  1. euspot.eus/parte-hartu ataleko formularioa bete.
  2. Lanak Interneteko Wetransfer bidalketa-tresna bitartez bidali beharko dira hurrengo helbidera: euspotlehiaketa@arteman.eus.

Lehiaketaz gain, antolatzaileen hitzetan, komunikazio eta teknologia berrietan sakontzeko aukera ematen die proiektuak gazteei. Hori dela eta, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako zenbait ikastetxerekin harremanetan jarri dira, formazio-saioen bidez, gaia landu eta iragarkiak bidaltzera anima daitezen.

 

Informazio gehiago