Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

MENDARO: Euskarazko ipuin-lehiaketa berpiztuz

2016·04·10


MENDARO: Euskarazko ipuin-lehiaketa berpiztuz

Mendaroko Udalak 22 urte daramatza Gabonetan euskarazko ipuin-lehiaketa antolatzen. Debabarreneko ikastetxeetako ikasleentzat da, eta azken urteetan bai parte-hartze mailak, bai lanen kalitate mailak behera egin dute. 

Hori dela-eta, LH5etik DBH4rainoko ikasleentzat ipuinak idazten laguntzeko tailerrak antolatu dituzte Mendaroko Udalak, udal-liburutegiak eta guraso-elkarteak. Bertan, idazle profesional batek idazteko tailerrak eskainiko ditu eta, gainera, ipuin-kontalarien saioak antolatu dira. 

Ekintza honi esker, ipuin-idazle kopurua handitzea espero da, baita idazteko ohitura eta sormena lantzea ere.

Betetzen diren irizpide nagusiak:

  • Eragin positiboa du
  • Ekimen partekatua da, elkarlanean burutua eta koordinatua
  • Haurren parte-hartze aktiboa sustatzen du

Informazio gehiago

Lokalizazioa

 

Xehetasunak

Praktikaren izena MENDARO: Euskarazko ipuin-lehiaketa berpiztuz
Urtea 2016
Argitaratze-lekua Mendaro
Praktikaren helburuak
  • Haur eta gazteen artean euskaraz idazteko ohitura bultzatu
  • Sormena landu
  • Urteroko ipuin lehiaketan parte hartzea eta lanen kalitatea hobetzea
Nori zuzendua
  • Debabarrenako ikastetxeetako ikasleak: LH5etik DBH4ko ikasleentzat