Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko matrikula ireki da

Aurten deialdi bakarra egongo da eta parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 7tik 21era izango dute epea izena emateko

2019·01·08


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko deialdia zabaldu du. Aurten EGA deialdi bakarra egongo da eta parte hartu nahi dutenek – gutxienez 17 urte dituztenek edo adin hori 2019an zehar beteko dutenek- urtarrilaren 7tik 21era izango dute izena emateko epea. Horretarako, esteka honetan azaltzen diren datuak bete beharko dira.

Atariko Froga, 2019ko otsailaren 23an burutuko da. Era berean, proba idatzia, martxoaren 16an izango da eta azkenik, ahozko froga, maiatzaren amaieran izatea aurreikusita dago.

Azterketei buruzko xehetasun gehiago jakiteko, hemen sakatu.