Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

EuskarAbentura: 16-17 urteko gazteentzako espedizioa

120 gaztek Ruta Quetzal modukoa egiteko aukera izango dute uztailean, hilabete osoan zehar

2018·01·16


EuskarAbenturak hiztun gazteen aktibazioa eragin nahi du, hori dela-eta, uda honetarako espedizioa antolatu dute Euskal Autonomia Erkidegoa, Iparraldea eta Nafarroa hartzen dituen Done Jakue bidea zeharkatuz.

120 gaztek izango dute programan parte hartzeko aukera eta ekintza-aukera zabala izango dute: Santimamiñeko kobazuloak, Ekaingo leizeak, Bizkaiko zubia, Baiona eta Kantauriar kostaldea zeharkatzeko, besteak beste. Parte hartzea doakoa izango da.

Zer egin behar da bertan parte hartzeko?

Batetik, parte-hartzaileek motibazio-gutuna idatzi beharko dute, programan hautatua izateko “arrazoiak” azalduz. Bestetik, lan bat aurkeztu beharko dute 3 gai hauen artean bat aukeratuta:

  • Euskara eta zure herria, adibidez:
    • Zure herrian euskarak duen egoera
    • Zure herriko toponimia
    • Zure herriko hizkuntza-aniztasunean euskarak duen tokia
    • Zure herrian euskara bultzatu duten pertsonak
  • Euskara eta itsasoa, adibidez:
    • Euskal eta islandiar marinelen harremanak
    • Euskal izeneko lekuak munduan zehar
    • Euskal piratak
    • Euskal arrantzaleak Ternuan
  • Euskara eta emakumeak, adibidez:
    • Emakumeak eta hitzezko kulturaren transmisioa Sakana bailaran
    • Nokaren presentzia XX.mendean
    • Emakumeak eta bertsolaritza
    • Emakumeen papera Iparraldeko baserrietako ekonomian II Mundu Gerraren garaian

Lanak historikoak, literarioak, plastikoak, musikalak eta ikus-entzunezkoak izan daitezke. Bai lanak, bai gutuna martxoaren 18ra arte aurkeztu ahalko dira. 2001-2002 urtean jaioak izan beharko dute hautatuek, gainera, euskaraz hitz egin beharko dute. 

Informazio gehiago