Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa 2018

Amerika, Asia eta Afrikan garapenerako ekintzak burutzeko gazteentzako programa da

2018·01·12


2018ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programan izena emateko epea zabalik da jada. Bertan parte hartzeko interesa duten gazteek otsailaren 19ra arte izango dute izena emateko aukera. Programak bi helburu nagusi ditu: gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzekiko sentsibilizazioa sortzea.

Garapenerako ekintzak Amerika, Asia eta Afrikan izango dira, 3 hilabeteko iraupena dute eta bertan parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte. Parte-hartzaileen kopurua, gehienez ere, 100 pertsonakoa izango da, eta guztiek 1988 eta 1996 artean jaioak izan behar dute (bi urteak barne).

Programan izena emateko formularioa irekita egongo da otsailaren 19ko 24:00ak arte. Honako datuak adierazi beharko dira: nortasun-datuak; prestakuntza akademikoari eta bestelako prestakuntzari buruzkoak; eta lan-arloko eta boluntariotzako esperientziari buruzkoak. Martxoan emango dute aditzera aukeratuen zerrenda.

Informazio gehiago