Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Euskadiko gazte gehienak pozik daude euren egoera pertsonalarekin

Gazte gehienak pozik daude euren egoera pertsonalarekin eta poztasun hori handitu egin da, gainera, aurreko urteetatik hona. Ardura handien sortzen dieten arazoak lanarekin lotutakoak dira, nahiz eta azken urteotan hauen aipamenak gutxitu diren.

2018·05·13


Gazteen Euskal Behatokiak argitaratu duen EUSKADIKO GAZTEAK 2016 txosteneko datuen arabera, lan-merkatuari loturiko arazoak  (lana aurkitzeko zailtasunak edo lan-baldintzak) dira gazteen kezka nagusia, nahiz eta arazo hori askoz gutxiago aipatzen den 2012an baino, 2008ko ehunekoen azpitik geratzeraino.

 

Hona hemen gaiari lotutako datu interesgarri gehiago:

  • Enpleguaren atzetik, hezkuntzarekin eta prestakuntzarekin erlazionatutako gaiak, zentzu zabalean, lehen aldiz iritsi dira bigarren postura gazteak kezkatzen dituzten arazoen artean.
     
  • Bigarren postu horretan etxebizitza zegoen 2008ra arte. Etxebizitzaren gaia, 2012an gazteen kezken artean hirugarren postuan geratu ostean, bosgarren postura jaitsi da 2016an.
     
  • Gazteen kezken artean, hirugarren eta laugarren postuan arazo ekonomikoak eta osasuna daude, hurrenez hurren. 
     
  • 2012. urtearekin alderatuta, hobera egin dute balorazioek, bai egoera pertsonalari dagokionez, eta bai, oro har, gazteen eta Euskadiren egoerari dagokienez.
     
  • Esparru pertsonalean, gehienak gustura ageri dira, eta hamar gaztetik zortzik adierazi dute beren bizitzarekin gustura daudela; hala, hamarretik 7,3ko puntuazioa egozten diote uneko beren egoera pertsonalari.
     
  • Oro har, gazteen egoera ona dela uste duten gazteen ehunekoak hamar puntutan egin du gora, baina oraindik gehiago dira gazteen egoera txarra dela uste dutenak; gazteen erdiaren ustez, kalifikazioa hala moduzkoa baino ez da. Arlo honetan, balorazio negatiboenak beren burua klase sozial baxukotzat edo ertain-baxukotzat dutenek egin dituzte, baita langabezian daudenek ere.
     
  • Euskadiren egoera baloratzean, gazteen erdiak uste du hala moduzkoa dela; zenbait alderditan uste dute ona dela eta beste alderdi batzuetan, berriz, txarra. Gainerakoen artean, balorazio positiboek negatiboak gainditzen dituzte.
     
  • 2004az geroztik gertatu den moduan, eta iritzi positiboek gora egiten jarraitu arren, gazteek hobeto baloratzen dute Euskadiren egoera orokorra gazteena baino, kolektibo gisa hartuta.
     
  • Orobat, hobera egin du administrazioek gazteria-arloan duten jarduerari buruzko iritziak, 2016an gainditzeko moduko nota lortu baitute. Hala ere, gazte gehienek uste dute erakundeek ez dituztela kontuan hartzen beren iritziak.

ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia (2018/05/14)