Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Eureka! Zientzia Museoan begirale-lanposturako lan-poltsa

Beharrezkoa da haur eta gazteen astialdiko begirale-titulua izatea edota ikastaroko alderdi teorikoa egiten aritze edo egina izatea.

2018·09·12


Hezkide Eskolak deialdia zabaldu du Eureka! Zientzia Museoan begirale-lanposturako lan-poltsa osatzeko. Ezinbestekoa da frantsesa jakitea. Interesatuek bidali curriculuma eureka@hezkide.org helbide elektronikora, emaileko gaian “Eureka lan-poltsa” jarrita.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

  • Hezkide Eskolako ideiekin bat egitea.
  • Haur eta gazteen astialdiko begirale-titulua izatea edota ikastaroaren alderdi teorikoa egiten aritzea edo egina izatea.
  • Hitzez zein idatziz euskaraz, gaztelaniaz eta FRANTSESEZ espresatzeko gai izatea.
  • Eureka! Zientzia Museoko eta Hezkide Eskolako prestakuntza egiteko prest egotea.
  • Informatika erabiltzaile mailan menderatzea (Office, posta elektronikoa, Internet...).
  • Harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Taldean lan egiten jakitea eta sustatzea.
  • Delitugile sexualen erregistro zentraleko ziurtagiria izatea.

 

BALORATUKO DIREN JAKINTZA ETA EZAUGARRIAK

  • Hezkide Eskolako boluntarioa izatea.
  • EGA izatea.
  • Frantseseko titulazio ofiziala izatea.
  • Hitzez zein idatziz ingelesez espresatzeko gai izatea.
  • Elikagaiak manipulatzeko titulua izatea.
  • Haur eta gazteen begirale-titulua, EAEkoa, izatea.
  • Hezkide Eskolako titulazioa izatea.
  • Goi mailako ikasketak eginak izatea.
  • Hezkide Eskolatik kudeatzen diren ekintzetan parte hartu izana.
  • Antzeko proiektuetan esperientzia izatea.
  • Ikasturtean zehar (urritik ekainera, biak barne), astelehenetik ostiralera edo asteburuetan, goizez zein arratsaldez, lan egiteko prest egotea.
  • Gidabaimena eta mugikortasunerako aukera izatea.

 

EGIN BEHARREKO LANA

  • Jendearentzako arreta, bisita gidatuak, tailerrak, planetarioko saioak,animazioak, zientziako ikuskizunak, simulagailuetako arreta, animalia-gelako arreta…
  • Aurreko puntuko materialak aurrez prestatzea, txukuntzea eta baliabideak zaintzea.
  • Ekintza bakoitzak dituen bete beharreko agiriak behar diren bezala betetzea, gertakaririk egonez gero adieraziz.