Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ikastaroa. Erotika 2.0: zibersexoa, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan ikastaroa

Ikastaroa gaztelaniaz izango da Bilbon 2018ko otsailaren 20an, 27an eta martxoaren 6an eta izena emateko epea urtarrilaren 16tik 30era izango da

2017·12·20


Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Erotika 2.0: zibersexoa, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan’ ikastaroa. Sexu-hezkuntzan eta prestakuntzan esperientzia luzea duten sexologiaren arloko profesionalek prestatu eta emango dute ikastaroa, EMAIZE Sexologia Zentroko sexologoek.

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: Internetek eta harremanak izateko eta komunikatzeko zenbait baliabide digitalek zer nolako eragina duten nerabeek adierazteko, komunikatzeko eta harremanak izateko eran; hau guztia arriskuak gutxitzeko asmoz.

Triptikoa [pdf]. Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da.

 Noiz eta non:

  • Bilbao: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea, 2018ko otsailaren 20an, 27an eta martxoaren 6an
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara 
  •  Izena emateko epea: Ikastaroan parte-hartzea DOAKOA izango da eta aurrez izena eman behar da.
  • Izena emateko epea:  urtarrilaren 16tik 30era
  • Ikasle kopurua:20
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

INFORMAZIO GEHIAGO:  HEMEN