Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

ERASMUS +. Innoyouth: Innobazioa+zientzia proiektua martxan

Irailaren 18tik 24ra Wiesbadengo 12 gazte hemen izango dira topaketa honen lehen fasean parte hartzeko.

2017·09·19


“ERASMUS +: gazteak ekinean” egitasmoa jada martxan dago. Honen bitartez, gazteek aukera izango dute kultura ezberdinak ezagutzeko, beste herrialdetako neska-mutilekin batera elkarlanean proiektuak garatzeko eta bidaiatzeko.

Azken urteotan, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturik, ERASMUS + programak gazteria-arloan eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu nahi izan dira Gaztematikaren baitan. Aldundiaren eta Udalen artean egindako lanaren ondorioz, hainbat proiektu aurkeztu eta onartu dira.

Hiru dira Europak emandako diru-laguntzekin 2017an abian jarritako proiektuak:

  • Innoyouth. Irailaren 18tik 24ra.
  • Digital Youth Work. Urriaren 17tik 20ra.
  • Gazteart. Urriaren 9tik 15era.

Zertan datza Innoyuth: Innobazioa+zientzia?

Proiektu honen bitartez, aztertu nahi da teknologiaren eta zientziaren garapenak gazteen eguneroko bizitzan duen garrantzia. Era berean, bultzatu nahi da gazteek gai honi buruz iritzi kritikoa izatea, hausnartu eta beren kasa baloratu dezaten. Gainera, gazte-truke honi esker aukera izango dute bai gure lurraldean eta bai Wiesbaden (Alemania) bizi duten errealitatea ezagutzeko.

Proiektu honi buruz edo besteez gehiago jakin nahi baduzu, sartu hemen