Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

ELKARRIZKETAK: Kultura Digitalaren Astean parte hartu zuten profesionalekin solasean

Martxoan hasi eta apirilera arte, Kultura Digitalaren Astea ospatu zen Gipuzkoako hainbat herritan. Adin guztietako pertsonentzako tailer desberdinak antolatu ziren hilabete horietan. Tailerrak eman zituzten profesionalekin harremanetan jarri ginen, kultura digitalaren gai desberdinak gehiago sakondu eta aztertzeko. Elkarrizketa guztiak zure esku jarri ditugu artikulu honetan.

2018·06·25


Tailerrak eman zituzten profesionalekin harremanetan jarri gara, adituak diren gaietan gehiago sakontzeko: STEAM, Storytelling, Erotika 2.0 eta Lana 2.0.

Hona hemen bilduta argitaratu ditugun elkarrizketak:

 

 

Elkarrizketa: STEAM: GENEROA ETA TEKNOLOGIA



 

Ikasketak aukeratzeko garaian oraindik ere genero-rol tradizionalek indar handia dute. Deustuko Unibertsitateak Inspira proiektuan lanean dihardu bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatu asmoz, batez ere nesken artean.

 

 

 

 

Elkarrizketa: Storytelling

 

Istorio bat kontatuz, komunikatzeko eta limurtzeko artea da Storytelling-a. Narrazio teknika honen helburu nagusia da ikusleak hunkitzea. Alvaro Andoin aditua da bideoak sortzen eta smartphonetarako eduki eta istorioak sortzen, batez ere, sare sozialetan zabaltzeari begira.

 

 

 

 

Elkarrizketa: Erotika 2.0

 

Elkarrizketa honetan Emaize sexologia zentroarekin aztertu dugu Internetek eta harremanak izateko eta komunikatzeko zenbait baliabide digitalek zer-nolako eragina duten nerabeen adierazteko, komunikatzeko eta harremanak izateko eran.

 

 

 

 

Elkarrizketa: Lan bilaketa digitala 2.0

 

Lana bilatu edo lanez aldatu nahi duzu, baina ez dakizu nondik hasi? Hona hemen kontuan izan beharreko hainbat alderdi.