Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Elkarrizketa: emakume bertsolari eta pelotari berrien aroa

Martxoaren 8aren harira, Anne Maiza pilotaria eta Oihana Iguaran bertsolaria, emakumeen bertsopilota ikuskizuneko partaideak elkarrizketatu ditugu. Gazteak Auzolanean proiektuen artean, emakumeez soilik osatuta bertsopilota ikuskizuna hautatu baita Gipuzkoan garatzeko.

2018·03·08


Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak diru-laguntzak eskaintzen ditu, "Izango Zara" programaren barnean, auzolanean antolatutako gazteen proiektuentzako.

Aurtengoa, programaren bigarren edizioa izan da eta Bertsopilota izan da hautatuetako proiektu bat. Bere asmoa da kirola eta kultur adierazpena bateratzea: bertsoa eta pilota. Gainera, lehen ikuskizunetan emakumeez soilik osatutako ekitaldia izango da, emakumeen ikuskizunak kantxa osoa okupatuz. Beraiekin egon gara solasean, prestatu duten egitarauren inguruan (ikusi elkarrizketa).

Hau da datozen egunetan Bertsopilotako emakumeez soilik osatutako ekitaldien egutegia: 

  • Martxoaren 9an: Añorgan (emakumeak).
  • Martxoaren 11an:  Zizurkilen (emakumeak).
  • Apirilaren 17an:  Amasa-Billabonan (emakumeak).