Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Eusko Jaurlaritza Gazte Plan berria egiten hasi da eta gazteen iritzia jaso nahi du

Gazteek aukera izango dute, urriaren 10ean Bilbon antolatu den World Kafe Gaztean parte hartu eta Gazte Planerako ideiak emateko.

2017·09·21


Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Poltiketako Saileko Gazteria Zuzendaritza  Gazte Plan berria egiten hasi da, eta gazteen iritzia jaso nahi du, haien beharrak asetzeko politikarik egokienak diseinatzeko asmoz.

Hain zuzen ere, Gazte Planaren helburua da gazteen eskaerei erantzutea.

Eusko Jaurlaritzaren Gazte Planean parte hartu nahi  duten gazteek, aukera  izango dute helburu horrekin antolatu den World Kafe Gaztean beren ekarpenak egiteko:

Eguna: 2017ko urriaren 10ean.
Ordua: 17:00etatik 19:00etara
Lekua: Gazteen Euskal Behatokia, Uriortu Kalea, 11- Bilbo
Dinamizatzailea: EGK – Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

 

Izena emateko, nahikoa da urriaren 6a baino lehen mezua bidaltzea gazteplana@euskadi.eus  helbidera, ondoko datuekin:

Izen-abizenak
Adina
Herria
Telefonoa
Helbide elektronikoa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Informazio gehiago HEMEN