Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztemaniak kontzertua: Eilen Jewell + Ainara Legardon+ Charlie & The colours

Kontzertua azaroaren 18an izango da, Irungo Tunk aretoan. Sarrerak doan ditugu!

2017·11·07


Gaztemaniak kontzertua

Kontzertua azaroaren 18an izango da, Irungo Tunk aretoan, gaueko 21:00etan. Sarrerak ditugu banatzeko, formularioa betetzen dutenen artean zozkatzeko. Parte hartzeko azken eguna azaroaren 15a izango da.

EILEN JEWELL 

Kritikak txalotu dituen jatorrizko abestiz osaturiko bost disko kaleratu ondoren, «akorde minorren erregina» oraingoan bluesera igaro da. Eilen Jewell blues eta R&B estiloko bertsio zahar eta ausartekin iritsi zaigu, eta bere musikaren bereizgarri den country klasiko, folk eta rock and roll nahasketa indartsuari gehitu dizkio. Bessie Smithen 1920ko hamarkadako barrelhouse sendo haietatik hasi, eta Betty Jamesen 1960ko hamarkadako soinu elektrikoetaraino, bluesak beti eragin handia izan du Boisen (Idahon) jaiotakoen artean, eta Jewell horien tartean dago.  

Down Hearted Blues diskoan (2017ko iraila, Signature Sounds Recordings), Eilenek eta bere taldekide leialek (Jerry Miller, Shawn Supra, Jason Beek) blues iluneko bertsio likitsak, tartean, Charles Sheffielden It’s your Voodoo Working, Willie Dixonen You Know My Love eta Albert Washingtonen One of These Days. Gainera, taldeak soinua bere soilean laga du, bateria eta instrumentu elektrikoen ordez, garbitzeko oholak, mandolinak eta banjoak erabilita, eta Memphis Minnieren Nothing in Rambling, Bessie Smithen Down Hearted Blues eta Moonshine Kateren Poor Girl’s Story bertsionatu dituzte.

https://www.facebook.com/eilenjewellfanpage/

AINARA LEGARDONEK

Ainara LeGardonek disko berria atera du –bere izena jarri dio izenburu modura–. Grabaketa-estudioan bertan osatu duen konposizio- eta produkzio-prozesuaren fruitu da lana. Hainbat hilabete eman ditu Xabier Erkizia musikari eta produktorearekin eskuz esku lanean. Elkarlan horren bitartez, Ainarak ikertu dituen musika-alderdiak ageri dira disko honetan, hau da, rock gogorrena, inprobisazioa eta soinu-esperimentazioa. Horiekin batera, ohiko bidelagunek hartu dute parte; Rubén Martínez (baxua), Héctor Bardisa (bateria) eta Hannot Mintegia (gitarra, koroak). Hitzak –aurrenekoz gaztelaniaz eginak–, artistak iruditeria ikertzen eta uztartzen egin duen bidearen isla dira.

Kontzertu honetan, Ainara LeGardon laukote gisa taularatuko da, eta aurreneko aldia izango da artistak Irunen taldearekin batera joko duena.

https://www.facebook.com/ainaralegardon/

CHARLIE  & THE COLOURS

Charlie & The Colours Donostian jaio eta bertan bizi den musika-taldea da. Taldekide dira, taldeko buru den Charlie Atkey Britaniarra eta Euskal Herriko eta Cataluniako hiru musikari: Iñigo Asensio (akordeoia eta teklatuak), Iker Lauroba (kontrabaxua eta gitarrak) eta Oriol Flores (bateria-jotzailea).
Beraien musika, folk eta pop-musika, eta, akustikoa eta elektrikoako arloetan mugitzen da, tristura eta alaitasuna, zalantza eta fedea bezalako toki ezberdinetara iritsirik. Iluntasunetik argira eta bakardadetik solidaritatera bidaiatzen duten abestiak.

“Bonsai Tree” (2015ean autoeditatua) lehenego diskarekin urte eta erdiz estatuko areto ezberdinetan kontzertuak emanez ibili dira heldutasun aro batetara iritsirik, eta gaur egun, bigarren lanaren promozioarekin dabiltza. Bigarren lana honek “Mehaka” izena du Mehaka baserrian autoekoiztu dutelako.

https://www.facebook.com/charlieandthecolours/

 

Informazio gehiago