Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Donostiako XXX Gazteen Antzerki Topaketa 2018 aurkeztu da

Maiatzaren 18an hasi eta ekainaren 16ra arte, 18 antzezlan eskainiko dira

2018·05·15


Aurten 30. urteurrena beteko du Donostiako Gazteen Antzerki Topaketak. Maiatzaren 18tik ekainaren 16ra bitartean 18 antzezlan eskainiko dira Donostiako agertoki desberdinetan. Honakoak izango dira:

  • Antzoki Zaharra.
  • Gazteszena (Egia Kultur Etxea).
  • Lugaritz Kultur Etxea.
  • Kontadores Gazte Zentroa.
  • Tabakalerako Kutxa Kultur Kluba.
  • Kutxa Kultur Plaza (irekiera eta itxiera ekitaldien gunea).

18 lan horietatik, 11 euskaraz izango dira eta 7 gaztelaniaz. 14-30 urteko gazteak arituko dira antzezlanetan.

Antzerki Topaketaren helburua da gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea, bai interprete edo sortzaile moduan (agertokien gainean edo atzean), bai ikusle moduan, honela kultur ekintzetara joateko eta haiekin gozatzeko ohitura bultzatuz. Gainera, parte-hartzaileek haien antzezlanak modu profesionalean gauzatzeko aukera izango dute.

Ikusi agenda

Informazio gehiago