Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita

Giza Eskubideen Zinemaldiaren 16. edizioko film labur onenaren nazioarteko lehiaketan saria emateko ardura izango du.

2017·02·13


Deialdia egiten duena: Donostiako Udala

Baldintzak:

  • 18 eta 30 urte bitarteko gazteak.

Edukia: Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 150 gaztek osatuko dute, eta apirilaren 20 eta 27 bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 16. edizioan film labur onenaren nazioarteko lehiaketako saria emateko ardura izango du.  

Gazte Epaimahaiko kide izateko, izena eman behar da www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean. Epea apirilaren 8a arte irekita dago. Hurrengo egunean (apirilak 9) zozketa egingo da izena eman duten guztien artean, eta zinemaldiko webgunean ezagutzera emango dira irabazleen izenak. Aurreko urteetan bezala, Gazte Epaimahaian parte-hartzeak aukera ematen du unibertsitateko ECTS kredituak jasotzeko. Era honetan, Gazte Epaimahaian parte hartuko duten Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko gradukoek eta Deustuko Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak izango dituzte.  

Horretaz gain, Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan egiten den FiSahara zinemaldirako bi bidai zozkatuko dira epaimahaikideen lana egingo duten gazteen artean. Gainera, bi abonamendu emango zaizkie Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Victoria Eugenia Antzokiko saioetarako.

Epea: 2018/04/08

Kontaktua: Giza Eskubideen Zinemaldia Victoria Eugenia Antzokia Erregina erregentea, 8-4º 20003 Donostia Telefonoa: +34 943 481 157

zinema_gizaeskubideak@donostia.eus

Informazio +