Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

DiscoverEU: Interraileko 15.000 txartel dohain 18 urte dituzten gazte europarrentzat

Kultura Ondarearen Europako Urtea dela-eta, Europako Batzordeak 18 urte dituzten gazte europarrei Interraileko txartelak emango dizkie Europan zehar bidaiatzeko.

2018·06·13


#DiscoverEU ekimena

Aurten Kultura Ondarearen Europako Urtea da. Hori dela-eta, Europar Batzordeak #DiscoverEU ekimena martxan jarri du. 18 urte dituzten gazteek webgune honetan izena eman dezakete DiscoverEU enbaxadore bihurtzeko; izena emateko azken eguna ekainaren 26a da. Bakarka edo taldeka har daiteke parte, gehienez 5 pertsonako taldetan.

Aukeratuek Interrail txartela jasoko dute, uda honetan Europan zehar dohain bidaiatzeko. Bidaia 2018ko uztailaren 9 eta irailaren 30 artean egin beharko da.

Parte-hartzaileek hainbat baldintza bete beharko dituzte, horien artean:

  • 2018ko uztailaren 1ean 18 urte izatea (1999ko uztailaren 2tik 2000ko uztailaren 1era jaioak).
  • Europar Batasuneko 28 herrialdeetako bateko herritartasuna izatea
  • NAN edo pasaportea eguneratuta izatea
  • Bidaiak egun bat eta hilabete arteko iraupena izan behar du.
  • Parte-hartzaileak gutxienez Europar Batasuneko herrialde bat eta gehienez lau bisitatu beharko ditu.

 

Informazio gehiago