Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ciberespect. On-line esku hartzeko gida praktikoa ziberekintzaileentzat

CIBERESPECTek proposatzen du, zibergorrotoaren fenomeno gero eta indartsuagoari aurre egiteko, elkartegintzaren eta komunitate internautaren arteko lankidetzaz baliatzea, estrategia eraginkorrak identifikatu, garatu eta bultzatzeko.

2018·02·01


Gida hau CIBERESPECT egitasmoaren esparruan landu dute Ecos do Sur eta Institut de Drets Humans de Catalunya erakundeen artean.

Gidaren helburua da ezagutza partekatua eta tresnen garapena bultzatzea,  modu proaktiboan eta erreaktiboan pentsamendu kritikoa sustatzeko, erraz erantzun, egokitu eta zabaldu daitekeen eredu bati jarriki.

Horretarako, toki mailako ekintza eta hurbileko harremanak proiektatzen ditu ingurune global digitalerantz, eragile sozial berri baten sorrera inspiratuz, motibatuz, gaituz eta bidean lagunduz: Interneten gorrotoaren diskurtsoaren kontrako borroka gidatuko duen ziberekintzailea.

 

Gida jaisteko [PDF]