Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Bidaien diaporama lehiaketa abian da Buruntzaldeako gazteentzat

2003. urtea baino lehenago jaiotako gazte bidaiazaleek aukera dute parte hartzeko

2019·01·09


Urnietako Gazte Informazioko puntuak II. Bidaien diaporama lehiaketa jarri du abian, herriko gazteen mugikortasuna sustatzeko helburuz. Modu honetan, gazteek azken urte hauetan bizi izan dituzten esperientzia interesgarrien berri emateko modua izango dute.

Buruntzaldeako edozein udaletan (Urnieta, Hernani, Astigarraga, Usurbil, Andoain eta Lasarte) bizi, ikasi edo lan egin, eta 2003a baino lehenago jaiotako gazte bidaiazaleek aukera dute 2011. urtetik aurrera egindako bidaia baten inguruan, 30-45 minutu bitarteko iraupena izango duen ikus-entzunezko zein ahozko aurkezpen bat prestatzeko. Hau, banaka edo gehienez 4 pertsonako taldean egin daiteke.

Sari potoloak banatuko dituzte aurkeztutako hiru diaporama onenen artean. Lehiaketarako izen-ematea zabalik egongo da urtarrilaren 25era arte.

Oinarriak eta xehetasun gehiago, hemen.