Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Betaurreko moreak: Gipuzkoako haur eta nerabeentzako zerbitzuetan garatzeko hezkidetza-gida.

Gaztematika sistema osatzen duten eragile desberdinek, Arremanitz kooperatibarekin elkarlanean, osatu dute gida.

2018·07·25


Betaurreko moreak Gaztematikan, haurrentzako eta nerabeentzako zerbitzuetako hezitzaileekin eta teknikariekin osatu den hezkidetzari buruzko gida da; hain zuzen ere, elkarrekin egindako hiru urteko prozesuaren emaitza.

Arremanitz kooperatibarekin elkarlanean burutu da gida eta bere xedea da Gipuzkoako haur eta nerabeen zerbitzuetan parekidetasuna ahalik eta modu egokienean gertatzen dela bermatzea, eta horretarako laguntza eskaintzea.

Gida atal desberdinetan banatua dago, ezagutza teorikoak eta praktikoak uztartuz: hala nola, hezkidetzari buruzko argibideak, hezitzaileei zuzenduriko irizpideak, ebaluazio-sistemak diseinatzeko azalpenak edo ekintza desberdinak aurrera eramaten laguntzeko eranskinak aurki daitezke bertan.

Kontsulta ezazu gida