Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Beldur Barik Jarrera! lehiaketa martxan

Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteentzat da, eta programaren jarrera ikustarazten duten ikus-entzunezko lanak saritzen ditu.

2017·09·26


Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 8. edizioa antolatu du. Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten dituzten bereizkeria-egoerei aurre egiteko, neska-mutilek lantzen duten arte-adierazpen oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea.

Partaidetzazko proiektuek Beldur Barik Jarrera islatu behar dute; alegia, emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da.

Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko euskarrian aurkezten bada: flashmob, errezitatutako poemak edota kameraren aurrean irakurritako hausnarketazko testuak, bideoklipak, fotografiak, fotomuntaketa, fotonobelak, lipdub-ak, dantzak, film laburrak, animaziozko egitasmoak, proiektuen edota artelanen aurkezpenak, performance-ak, hiriko esku-hartzeak, etab.

Kategoria bakoitzeko 500 euroko lehen saria eta 300 euroko aipamen berezia banatuko dira. Horrez gain, herri-bozketaren bitartez, parte-hartzearen saria emango da; eta baita ikus-entzunezko ekoizpen onena baloratzeko saria ere, 300 euroko saria jasoko duena.

Lehiaketaren oinarriak ezagutu itzazu.