Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

BEITU! 14-18 urteko gazteentzako plataforma digitala

Hilabetero, aisialdiarekin eta kulturarekin lotutako edukiak topatuko dituzu: gamer eta youtuberren bideoak, sexu eta drogei buruzko kontsultak, MEME eta GIF barregarriak...

2017·11·14


Gaztezulok sortu duen plataforma digital honetan izena ematen baduzu, gainera, WhatsApp bidez jasoko dituzu mugikorrean aisialdiko gaiekin lotutako edukiak.

Hilero jasoko duzu informazioa euskaraz, klik bakar batean eta dohainik. Horrez gain, YOUTUBE eta INSTAGRAM kanalak dituzu.

Izena emateko bi aukera daude:

Instagram kontuko portadan azaltzen den estekan klik eginez edo zuzenean www.gaztezulo.eus/beitu orrian sartuz.

 

 

 

Behin harpidetza eginda, BEITU! komunitatearen kide izango zara eta hilero WhatsAppean jasoko duzu.

Komunikabide berri honek kolaboratzaile-sare bat osatzeko helburua ere badu, gazteek gazteentzat sortutako plataforma izan dadin. Besteak beste, Ane Atxutegi eta Telmo Trenado youtuberrak, Mr. Euskaldun ilustratzailea, Xabi Martin iparra.eus proiektutik…

Bestalde, talentu bereziren bat duten gazteen bila dabil eta, horretarako, lehiaketa jarri du martxan. "Ilustratzaileak, magoak, gamerrak, youtuberrak, marrazkilariak, abeslariak, makillatzaileak, umoristak... direna direla, beren abileziak munduari erakutsi nahi dieten gazteek lekua dute", sortzaileek esan dutenez. Parte hartzeko, nok bere afizioa kontatu besterik ez da egin behar, beitu@gaztezulo.eus emailaren bitartez.

www.gaztezulo.eus/beitu