Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Behar bereziak dituzten nerabeak. Zerbitzuaren erabilera zehazteko protokoloa.

2016·04·15


Behar bereziak dituzten nerabeak. Zerbitzuaren erabilera zehazteko protokoloa.

Zumaiako Udaleko Gaztelekuan, behar bereziak dituzten nerabeen erabilera zehazteko protokoloa egin da. Nerabe hauek ere zerbitzuaren erabiltzaileak dira eta, zerbitzu egokiago bat eskaintzeko beharrak eraginda, garatu da protokoloa.

Behar bereziak dituen erabiltzaile bat Gaztegunera hurbiltzen denean, hezitzaileen lehenengo egitekoa izango da diagnostikoa osatzea. Horretarako, egingo da:

  • Behaketa zuzena
  • Ongizatearekin harremanetan jarri
  • Ikastetxearekin elkarrizketa
  • Gurasoekin elkarrizketa
  • Beste profesional edo baliabideen arduradunekin elkarrizketa

Betetzen diren irizpide nagusiak:

  • Benetako tratu- eta aukera-berdintasuna sustatzen du
  • Erreferentea da

Informazio gehiago

 

Xehetasunak

Praktikaren izena Behar bereziak dituzten nerabeak. Zerbitzuaren erabilera zehazteko protokoloa.
Urtea 2011-2012
Argitaratze-lekua Zumaia
Praktikaren helburuak
  • Behar bereziak dituzten nerabeen esku-hartze egokia garatzea.
  •  Nerabeen beharretan oinarritutako zerbitzua eskaintzea.
Nori zuzendua
  • Nerabeei
  • Gurasoei 
  • Hezitzailei 
  • Udalari