Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Baditugu Instant1ean lehiaketaren 10 hautatuak!

550 argazki eta bideo baino gehiago aurkeztu dira; zorionak guztioi!

2017·05·11


Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritzak eta nerabeentzako zerbitzuetako hezitzaileak sortutako lehiaketa maiatzaren 7an amaitu zen. Otsail-maiatza bitartean 13-17 urteko nerabeek haien bizitzako, harremanetako momentu bat erakutsi digute. Gaiak era askotakoak izan dira: kirola, laguntasuna, musika, kultura….

Parte-hartzea izugarria izan da, 550 argazki eta bideo baino gehiago aurkeztu dira, eta Gipuzkoako nerabeek ederki azaldu dute beren sorkuntzarako gaitasuna eta identitate digitala era egokian garatzeko duten ahalmena. Honakoak izan dira 10 argazki hautatuak.

Orain bozkaketa fasea hasiko da. Maiatzaren 19ra arte bozkatu ahal izango da argazki gustukoena.

 

Nola bozkatu dezaket?

Gipuzkoangazteko instagrameko orrian ikusi ahal izango dituzu 10 argazkiak. Gogokoen duzun argazkiari atsegitea eman ahal izango duzu. Honela, atsegite gehien duten 3 argazkiak izango dira irabazleak. Sariak honakoak dira:

  1. 2 plaza Gazte Oporraldiak programan Menorkara joateko (1. Saridunak duen adinaren arabera).
  2. 300 €-ko txartela gailutan.
  3. 150€-ko txartela gailutan.

Honez gain, epaimahaiaren sari bereziak ere izango dira; zehazki 2 aipamen berezi, bakoitza 50€-ko txartela izango dira gailutan gastatzeko. 

 

Gazteleku onenaren argazkia:

Datozen egunetan 5 finalistak ezagutzera emango ditugu. Adi beraz gure instagramera!

Bideo onenaren saria:

Sari hau ere datozen egunetan emango dugu ezagutzera. Adi beraz gure instagramera!

Ikusi gure instagrama