Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

AZKOITIA: Baratzegintza

2018·02·05


AZKOITIA: Baratzegintza

Ekimen honen bidez azpimarratu nahi da haurrak naturarekin harremanetan hezteak duen garrantzia. Landare baten prozedura guztia ikasteaz gain, haurrek aukera izan dute baratze bat gertutik ezagutzeko eta bertan parte hartzeko, sasoiko bertako barazkiak ezagutuz eta identifikatuz.

Honela, ludoketan lantzen den ingurumen-arloaren baitan, herriko haurrek kontsumitzen dituzten produktuen prozesua erakusteko balio izan du esperientziak. Haurrek prozesuan zehar bereganatutako baloreen artean honakoak daude:

  • Ingurumenaren parte garela.
  • Ingurumena errespetatzearen garrantzia
  • Landareek elikadura osasuntsurako duten garrantzia.

Hezitzaileek haurrekin landutako proiektua izan da eta gurasoek gertutik bizi izan dituzte esperientziaren nondik norakoak. Hala nola, landatutako produktuak ikusi dituzte eta hilabeteroko eginbeharren berri ere izan dute.

Baratzea lantzeko, haurrak ludotekatik kanpo irteten ziren; ondoan zegoen espazio batean loreontzi handiak zituzten. Lursail txikietan lan egiteak asko erraztu du landatze-prozesu guztia. Gainera, haurrek asko eskertu dute ludotekako espaziotik kanpo ekintza egitea.

Betetzen diren irizpide nagusiak:

  • Haurren, nerabeen eta gazteen parte-hartze aktiboa du oinarri.
  • Erreferentea: kanpoan jarduera bat garatzeko adibidea da.
  • Eragin positiboa du.

PRAKTIKAREN HELBURU OROKORRAK

  • Naturari buruzko ezagutza sustatzen du: baratzegintza-praktika bizitzea eta landare batzuk idenfikatzea, ingurumenaren zainketa eta bertako eta sasoiko produktuen ezagutza sustatzea.
  • Haurrak naturara era dibertigarrian hurbiltzea.
  • Haurren autonomia sustatzea: hainbat eginbehar izan dituzte proiektuan zehar. 

Informazio gehiago

 

Xehetasunak

Praktikaren izena AZKOITIA: Baratzegintza
Urtea 2017
Argitaratze-lekua Azkoitia
Praktikaren helburuak
  1. Naturari buruzko ezagutza sustatzen du: baratzegintza-praktika bizitzea eta landare batzuk idenfikatzea, ingurumenaren zainketa eta bertako eta sasoiko produktuen ezagutza sustatzea.
  2. Haurrak naturara era dibertigarrian hurbiltzea.
  3. Haurren autonomia sustatzea: hainbat eginbehar izan dituzte proiektuan zehar. 
Nori zuzendua Azkoitiko ludotekako HH4-HH5 eta LH1-LH3ko haurrei