Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Auzolandegiak 2018: kartel lehiaketa

Martxan da aurtengo edizioa, otsailaren 20ra arte

2018·01·25


Auzolandegiak 2018 programaren irudia izango den kartel lehiaketa martxan da. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak egin du deialdia. Aurkeztutako lanak teknika desberdinetan eginak izan daitezke: argazkiak, marrazkiak, colageak etb.

Lan guztiak bertikalean nahiz horizontalean aurkeztu ahalko dira, JPG formatuan, 72 p.p.p.-ko bereizmenarekin eta  70 X 50 zm-ko neurrian. Era berean, kartelarekin batera lelo bat ere proposatu beharko du parte-hartzaileak, hau, izen-emate orrian idatzi beharko da (ez da kartelean joango).

Interesatuek, lehiaketan parte hartzeko unean, 18-30 urte artean izan beharko dituzte.  Gainera, Euskadin erroldatuta egon beharko dute. Lan guztiek originalak izan beharko dute eta parte-hartzaile bakoitzeko 4 lan aurkeztuko dira gehienez.

  • Saria: Auzolandegiak programako kartel garailearen egileak, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako herrialde batera, 2018an lankidetza-programa bat egingo den Hego Amerikako herrien artean. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da.
  • Epea: 2018/02/20
  • Kontaktua: gazteaukera@gmail.com

Informazio gehiago