Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Auzolandegiak 2018: hutsik gelditu diren plazak hartzeko epea irekita

Ekainaren 4an Euskadiko eta gainontzeko autonomia erkidegoetako auzolandegietan hutsik gelditu diren plazak hartzeko epea hasiko da.

2018·04·20


Ekainaren 4an Euskadiko eta gainontzeko autonomia erkidegoetako auzolandegietan hutsik gelditu diren plazak hartzeko epea hasiko da. Aurreinskripzioa egin arren plazarik lortu ez duten pertsona guztiek parte hartzeko aukera izango dute. Euskadiko plazak eska ditzakete programan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten gazteek, aurreinskripzioa eginda izan ez arren.


Plaza eskatzeko telefonoak: 945.01.95.36 edo 945.01.95.01 (Ekainaren 4an 10:00-13:00 ordutegian / gainontzeko egunetan 9:00-13:00 ordutegian).

Honakoa izan zen auzolandegien deialdia zabaltzeko egin genuen berria. Hemen daude, besteak beste, bete beharreko baldintzak:

Izena emateko baldintzak:

  • EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2018ko Auzolandegiak programa arautzen duen Agindua EHAAn argitaratu aurretik.
  • Erkidegoz kanpoko pertsonek, halaber, bizileku-baimena eduki behar dute.
  • 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea. Auzolandegi bakoitzak bere adin-tartea du ezarrita. Euskadiko auzolandegiak 18 -26 urte bitarteko gazteentzat dira.
  • Nazioarteko auzolandegien kasuan (munduko edozein gaztek parte har dezake halakoetan): ingelesez ondo hitz egitea. Batzuetan, auzolandegiko hizkuntza beste bat izan daiteke, adibidez, frantsesa edo alemana. Atzerrian ere nazioarteko auolandegiak daude, baina baita Euskadin eta gainerako autonomia-erkidegoetan ere.
  • Umeekin egotea beharrezko duten ekintzak dituzten auzolandegietan lan egiteko, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako agiria aurkeztu beharko da.
  • Pertsona jakin batzuek ezin dute izenik eman, azken hiru deialdietako batean adjudikazioa lortu arren auzolandegian parte hartu ez dutenak, alegia; baina salbuespen gisa hartuko dira, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzan plazari uko egiten ziotela jakinarazi zutenak.

 

Datak:

Apiriaren 19an goizeko 9:00etan ireki eta apirilaren 25ean, 24:00etan itxiko da formularioa. Pertsona bakoitzak izenemate bat baino ezin izango du egin. Formularioa bete ondoren, zozketan parte hartzeko zenbaki bat jasoko du erabiltzaileak; zozketan parte hartzeko beharrezkoa da zenbaki hau.

Aniztasun funtzionala duten pertsonek izena emateko beste epe eta prozedura bat izango dute.

Informazio gehiago (informazioa 6. urratsean)