Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Arrasateko Udalak haur txikientzako txoko bat zabaldu berri du, “txikitxokoa”

Egunero zabalik egongo da gunea, igandeak eta jaiegunak barne, 0-6 urte arteko umeek beren gurasoekin batera gozatzeko

2018·12·12


Txikitxokoa, 0-6 urte bitarteko haur txikiak dituzten familientzako aisialdi gune bat da, haurrak euren gurasoekin batera jolastu ahal izateko. Abenduaren 4tik erabilgarri, egunero dago zabalik espazioa (igandeak eta jaiegunak barne), goizeko 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Tokia, 190 metro koadroko zabalerakoa, eta 61 pertsonentzako pentsatua –gurasoak barne-, Maalako errebalean, Okendo jauregiaren beheko solairuan kokatzen da, eta haurren gurasoak izango dira horren kudeaketaz eta funtzionamenduaz arduratuko direnak.

Txikitxokoak, haur txikiak dituzten familiei aisialdirako aukera bat emateaz gain -bereziki eguraldi txarra egiten duenean-, balio batzuk sustatzea ere badu helburu:

  • EUSKARA eta euskal kultura.
  • INKLUSIBITATEA: ezberdina izateko eskubidea errespetatuz, kultura, adina, ezaugarriak, sexua eta jatorria edozein izanda ere.
  • GURASO ETA HAURREN INPLIKAZIOA ETA PARTE-HARTZEA funtzionamenduaren oinarrizko zutabeak izango dira eta gune honetan gauzatuko den egitarauaren sustatzaileak.
  • ELKARREKINTZA: haur eta gurasoek elkarrekin konpartitzeko gunea da, aisialdia elkarrekin gozatzeko.
  • BALORE POSITIBOAK sustatuko ditugu denon artean, besteak beste, elkarbizitza, errespetua, elkartasuna, erantzukizuna eta justizia soziala.

Espazio hau irekiz, Arrasateko Udalak erantzun bat eman dio guraso ugarik egin duten haurrentzako jolasleku estali bat izateko eskaerari.