Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Argi&Garbi: Aldundiak sustatutako ikus-entzunezko materiala, gezurrei aurre egiteko

Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetzako Zuzendaritzak ikus-entzunezko materialak prestatu ditu gezurrei aurre egiteko eta sareetan zabaltzeko.

2018·06·06


Bideo bakoitzak, gai jakin bat aztertuko du: emigrazioa, errefuxiatuak, lankidetza, eta atzerritarrei buruz esandako gezurrak.

ARGI&GARBI kanpainaren protagonistak superheroiak dira; beren superboterea da datuak kontrastatzea egia ez diren errealitateen aurrean, horietan oinarritzen baitira gorrotoko eta aurreiritziko diskurtsoak.

Superbotereak edukitzea erantzukizun handia da. Superheroiek diskurtso faltsuen eta aurreiritzien aurka borrokatuko dute. Baliabide eta egitasmo honen bitartez, gure gizartean dagoen gezurren, zurrumurruen eta aurreiritzien mamua desagerrarazi nahi da.

 

ARGI&GARBI EGITASMOAREN SPOT-a:

ITURRIA: gipuzkoa.eus