Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Aldundiak 8.854 kultura bono jarriko ditu salgai abenduaren 5etik aurrera

Atxikipen eskaerak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 12an amaituko da; bonoak erosi ahal izango dira abenduaren 5etik aurrera eta erabiltzeko epea, 2019ko urtarrilaren 15ean amaituko da.

2018·11·08


Batetik, 3.542 bonu banatuko dira euskaraz dauden kultur produktuak erosteko. Horietako bakoitzak, gehienez, 12 euroko hobaria izango du 20 euro baino gehiagoko erosketa egiterakoan. Bestetik, beste 5.312 bonu jarriko dira salgai euskara ez den beste hizkuntza batean dauden kultur produktuak erosteko. Horien kasuan, gehienez, 8 euroko hobaria izango du bonu bakoitzak 20 euro baino gehiagoko erosketa egiterakoan.

Entitate atxikiak izango dira liburuak (testu-liburu, ikasketa-liburu eta liburu profesionalak salbu), musika (edozein euskarritan) eta filmak saltzen dituzten entitate hautatuak.

Ekimen honen helburua da herritarrek kultur ondasun eta produktuak eskuratu ditzaten lagundu, eta, aldi berean, kulturaren sektoreko enpresak indartu, banaketa artistikoaren eta kulturalaren merkatua dinamizatuz. Horretarako, Kulturako Departamentuak 85.000 euroko diru-kopurua jarriko du.

María José Tellería, Kulturako Zuzendaria, Patxi Presa, KM-ko arduraduna eta Adolfo López Chocarro, Gipuzkoako liburu-saltzaileen presidentea, bono kulturako aurkezpenean. Iturria: Zuzeu