Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

AGENDA. Jardunaldia: Bullyingaren mugak gainditzen.

Bullyingaren mugak gainditzen jardunaldia Azpeitian izango da Azaroaren 24an.

2017·10·26


Jardunaldi honetan, bullyingaren inguruan lan egiten duten agenteak bildu nahi dituzte komunitate gisa gai honetan nola eragin daitekeen hausnartzeko. Horretarako, abiapuntua bullyingaren eta cyberbullyingaren definizioak eta nagusitasuna izango dira. Hori oinarri hartuta, komunitateko agente bakoitzak bere ekarpenak partekatuko ditu, diskurtso komun bat eraikitzeko asmoz.

Helburuak

  • Bullying eta cyberbullyingaren mugak zehaztea.
  • Bullying eta cyberbullyingari aurre egiteko esku-hartzeak ezagutzea.
  • Gailu mugikorren eragina aztertzea bullying/cyberbullyingaren kasuetan.
  • Genero-indarkeriaren eta bullying/cyberbullyingaren artean egon daitekeen harremana aztertzea.

Edukiak

  • Bullying/cyberbullyingaren definizioa.
  • Komunitateko agenteen esku-hartzea bullying/cyberbullying gaian.
  • Gailu mugikorrak: eten digitalaren esanahia eta errealitatea.
  • Dispositibo/gailu mugikorren eragina gazte eta nerabeengan. Adikzioak.
  • Genero-indarkeriaren eta bullyingaren arteko harremana.

IZENA emateko epea: azaroaren 17a!!!!

 

Informazio gehiago: UEU