Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Abian da Gipuzkoako Foru Aldundiaren UDALEKUAK 2018 kanpaina

Anima zaitez udalekuetan parte hartzera! Izena emateko epea martxoaren 14tik 26ra da.

2018·03·05


Aurten ere, urtero bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri du Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren udako kanpaina, ohiko Udalekuak programarekin. 

1.150 plaza eskaintzen ditu, iaz baino 85 plaza gehiago. Gainera, plaza horien %5 Hezkuntza Premia Berezia dutenentzat gordetzen dira. 

UDALEKUAK 2018

7-13 urte bitarte badituzu, jadanik ez duzu aitzakiarik etxean gelditu eta aspertzeko. Izan ere, zure lagunekin udalekuetara joateko aukera daukazu. Han, jolastu, ondo pasa eta gozatu ahal izango duzu eta, gainera, jende asko ezagutu eta beste batzuekin bizitzen ikasiko duzu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten 1.150 plaza eskaintzen ditu “Udalekuak” kanpainan. EAEko hiru aldundiek antolatzen duten programa honen helburua da elkarrekin bizitzen ikastea, jolasaren eta dibertsioaren bidez, autonomoagoak izaten ikasteko leku bat eskaintzea. 

TXANDA BERRIAK: SASTARRAIN (ZESTOA) eta UDALEKU TEKNOLOGIKOAK  HONDARRIBIAN 

Aurtengo kanpainan txanda berriak antolatu dira. Alde batetik, Sastarrain baserri eskola-n 12 eta 13 urteko haurrentzako uztailaren 1etik 7ra.

Eta Udaleku teknologikoak Hondarribian.

  • 9-11 urte (Uztailak 9-15): Bideo jokoak sortu, Lego robotika, ibilaldiak, hondartza, kirola.
  • 12-13 urte (Uztailak 16-22): Webguneak sortu, Arduino robotika, ibilaldiak, hondartza, kirola.




 

  • “Udalekuak” programari buruzko informazio gehiago: HEMEN