Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Abian da Gazte Oporraldiak 2018 Programa!

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak 360 plaza eskaintzen dizkie 14-17 urte bitarteko gipuzkoar gazteei, Gazte Oporraldiak 2018 programaren baitan

2018·03·12


Aurtengo jarduerak uztailean eta abuztuan egingo dira eta 7, 10 eta 12 eguneko oporraldiak izango dira. 168 plaza eskaintzen dira 8 txandatan, beste autonomia-erkidego batzuekin koordinatuta; zehazki, Madril, Extremadura, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Nafarroa eta Arabarekin. Aipatu ditugun lehenengo lau erkidegoekin komunikatzeko hizkuntza gaztelania izango da. Beste 192 plazak euskaraz izango dira, horietako 2 Arabarekin batera egingo ditugularik.

Ekintza asko eta era askotakoak izango dira. Abenturako jarduerez gain, kulturalak eta ludikoak ere egiten dira oporraldietan, esate baterako: mendi-ibilaldiak, eskalada, uretako jarduerak (piragua, bela, urpeko igeriketa, raftinga,...), tailerrak, kultura-ibilaldiak.

 

IZEN-EMATEA

Izena bakarka edo gehienez ere hiru laguneko taldeka eman daiteke martxoaren 14tik 26ra.

Izen-ematea Internet bidez  www.gipuzkoangazte.eus/gazte-oporraldiak edo Udako Programen bulegoan egiteko aukera egongo da.

Martxoaren 27an eta 28an begiratu ahal izango dira zozketarako onartutakoen zerrendak, bai izena emateko lekuetan, bai eta Interneten ere.