Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

23 eta 35 urte bitarteko gazteentzako Gaztelagun programa sortu da, alokairua ordaintzen lagundu eta emantzipazioari bide emateko

Eusko Jaularitzak 2018-2020 Etxebizitza Plan Zuzendaria aurkeztu du. Planaren ildo estrategikoen artean da gazteak etxebizitza-politiken erdigune izateko beharra.

2018·04·12


Gaztelagun programaren bidez, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza alokatzeko diru laguntza bat eskainiko die gazteei, datorren urtetik aurrera, emantzipazioa sustatzeko. 23 eta 35 urte arteko gazteek eskatu ahalko dute, betiere baldintzak betetzen badituzte. Emantzipaziorako laguntza denez, bizitza autonomorako proiektuaren hasieran, gehienez hiru urteko epez emango zaie gazteei alokairurako laguntza. Laguntza Alokabidek kudeatuko du.

  • NOIZ SARTUKO DA INDARREAN? Gaztelagun 2019ko urtarrilean sartuko da indarrean
  • DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO BALDINTZAK:
  •  23 urtetik gorako eta 35 urtetik beherako gaztea izatea
  • Errentan duten etxebizitza ohiko eta etengabeko bizitoki dutenei, nahiz eta alokairu-kontratuaren titular gisa ez egon (pisua partekatu daiteke), eta une bakoitzean DSBE kobratzeko indarrean dauden mugak (7.734 euro urtean) gainditzen dituztenei, eta 12.000, 15.000 eta 18.000ko edo gutxiagoko diru-sarreren iturri erregularra dutenei, bizilagun 1, 2 edo 3 diren aintzat hartuta. Tarte hori 20.000 eta 22.000 euro bitartekoa izango da, familia ugari bereziak direnean edo ezgaitasun-maila altuak dituzten pertsonen kasuan.
     
  • Horretarako, diru-sarreren iturri erregularra dutela ulertuko da beren kontura edo inoren kontura lanean ari direnek, prestakuntza bidean dauden ikertzaileek eta bekadunek, betiere, eskabidea egin eta, gutxienez, aurreko sei hileko antzinatasuneko lan-bizitza egiaztatzerik badute, edo diru-sarreren iturriaren iraupen aurreikusia eskabidea egiten denetik gutxienez sei hilekoa izango dela egiaztatzerik badute.
     
  • Alokairu-kontratuaren helburu den etxebizitzaren errentak ezingo ditu hilean 600 euro gainditu, oro har, eta 750 euro Euskadiko hiru hiriburuen eta beren arlo funtzionalen kasuan.<0} Laguntza onuradunak bere ohiko eta etengabeko etxebizitzaren alokairuagatik ordaindu beharreko hileko errentaren % 50 artekoa izango da. Etxebizitza formalki eratutako bi bizikidetza-unitatek partekatzen dutenean, laguntza alokairuaren % 60 artekoa izango da.
  • Inolaz ere ezingo du laguntzaren zenbatekoak une bakoitzean etxebizitzaren prestazio ekonomikorako (EPE) ezarrita duen zifra gainditu, kontuan hartuta hura subsidiarioki etxebizitzaren eskubide subjektiboari lotuta dagoela.

HONI LOTUTAKO BERRIAK PRENTSAN:

BERRIA (2018/04/12) Gazteen alokairua sustatuko du Jaurlaritzak diru laguntzen bidez

DEIA (2018/04/12) El Gobierno vasco pagará hasta un 50% del alquiler a jóvenes de 23 a 34 años

EITB (2018/04/12) Jaurlaritzak alokairuaren % 50 arte ordaintzeko diru-laguntzak emango dizkie gazteei

EL MUNDO (2018/04/11) El Gobierno vasco financiará el 50% del alquiler de los jóvenes para promover su emancipación

NAIZ (2018/04/11) Lakua concederá ayudas directas de hasta un 50% de la renta de alquiler a jóvenes