Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

30 urte baino gehiago udalekuak antolatzen

Gipuzkoarrek 8,8ko puntuazioa eman diete Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programei .

2017·09·27


Badira 30 urte baino gehiago Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bi programa antolatzen dituela udako oporraldian burutzeko: Udalekuak eta Gazte Oporraldiak.

Aurtengoan, 1.500 plaza eskaini eta bete dira. Programa horietan haur eta nerabeek aukera dute, oso ongi pasatzeaz gain, beraien autonomía, sormena eta elkarbizitzarako gaitasunak garatzeko. Bestalde, programa publikoak izanik, helburuetariko bat da eskaintza bateratzailea izatea; hau da, bermatu nahi da zailtasun ekonomikoak, zein fisikoak edo psikologikoak dituzten haurrek benetako aukerak izatea astialdiko jarduera horietan parte-hartzeko.

Udalekuak programa 7-13 urte bitarteko haurrentzat da. Bizkaia eta Arabako foru aldundiekin batera antolatzen da, elkarlanean, eta jolaserako eta elkarbizitzarako aukera zabala eskaintzen du.

Gazte Oporraldiak programa, berriz, 14-17 urte bitarteko gazteentzat da. Bertan antolatzen diren ekintzak gai desberdinen ingurukoak dira: surfa, musika, antzerkia... Horietako batzuk beste autonomia-erkidegoetako gazteekin batera egiten dira; eta ekintza batek, gainera, Gipuzkoako gazteak eta Pirinio Atlantikokoak elkartzen ditu.