Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Twitter lehiaketa: #MugarikGabekoAniztasuna

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) zure iritzia kontuan izan nahi du. 2017an zehar poliki-poliki aniztasun funtzionalera gerturatu dira eta orain gazteen iritzia jakin nahi dute.

2017·12·15


Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) zure iritzia kontuan izan nahi du. 2017an zehar poliki-poliki Aniztasun Funtzionalera gerturatu dira, eta orain gazteen iritzia jakin nahi dute.

Twitter sare sozialaren bidez hartu behar da parte; orain, gainera, 140 karaktere famatuetatik harago joateko aukera izango duzue. Aldatu ez dena: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua zitatu behar duzu (hau da, @GazteKontseilua idatz ezazu) eta denak batera gorde daitezen, txioek #MugarikGabekoAniztasuna traola eraman behar dute.

Galdera hauen inguruan egin behar duzu zure txioa;

  • Zein da aniztasun funtzionala duten gazteen egoera?
  • Zein dira egunerokoan topatzen dituzten oztopoak?
  • Bizitzako zein arlotan?
  • Zertan hobetu behar du gizarteak barne-hartzaileagoa izateko?
  • Zer motatako praktikak funtzionatzen dute ondo?
  • Ezagutzen duzu adibiderik?
  • Zer eskatu edo aldarrikatu beharko genuke erakundeekin biltzen garenean?
  • Eta aniztasun funtzionalarekin zuretzat lotura duen edozein kontu.

Sariak:

1. saria: Zuhaitz Etxeak-en gau bat.
2. saria: Escape room saioa eta Operarako sarrera bikoitza (ABAO).
3. saria: Bidezko merkataritzako saski bat.

Informazio +