Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

“Mozorroa kenduko diogu bullying-ari”

Bizikasi programa, jazarpen-egoerei aurrea hartzeko sortu da, eta halakorik gertatu den kasuetan jazarpena pairatu duen ikaslearekin esku-hartze egokia eskaintzeko.

2017·12·14


“Mozorroa kenduko diogu bullying-ari” lelopean, ekimen honen bidez, gizartean kontzientzia zabaldu nahi da, eskola-jazarpenak jolasaren, txantxaren edo une bateko tira-biraren mozorroa hartzea saihesteko.

Lehentasunezkoa da eskola-jazarpena pairatzen duenari laguntza ematea, baina era berean, garrantzitsua da jokamolde jazarlea duen ikasleari ere laguntzea, mozorro hori erantzi dezan, eta sortu duen minaz jabetu dadin. Eta zeregin horretan, guztion inplikazioa behar da. Kanpaina honek gonbidapena luzatzen dio gizarte guztiari.

Zer da Bizikasi?

Bizikasi, jazarpen-egoerei aurrea hartzeko sortu da, eta halakorik gertatu den kasuetan jazarpena pairatu duen ikasleari esku-hartze egokia eskaintzeko; baina baita ere jazarpenaren aurrean ikusle-rola betetzen dutenekin eta jarrera jazarlea duten ikasleei ere.

Gogorarazi beharrekoa da eskola-jazarpena haur eta gazteen artean gertatzen dela. Jazarpenari era koordinatuan aurre egin ahal izateko, Bizkasik garapen mailakatua izango duen proiektua planteatzen du. Hau da, era antolatuan, doituan eta ikasle guztientzako neurriz osaturiko hezkuntza-paradigmatik abiatuta, eskola-jazarpenari aurre egingo dio, eta elkarbizitza positiboa sustatuko. Horretarako, ezinbestekoa da prebentzio-neurriak hartzea, hau da, Hezkuntza Sisteman diharduten kide guztiak formatu, gaitu, hornitu, eta aberastu beharrezko ikuskera, gaitasun, trebezia eta tresneriaz, ikastetxeetan izan litezkeen jazarpen kasuei aurre egiteko.

Kanpaina ikusi