Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

“KlisKlasIK” transmedia irakurketa-klubean parte hartzeko izena zabalik

Haurren irakurzaletasuna, sormena sustatzea eta literatura dibertsioarekin lotzea du helburu ekimen honek

2018·12·05


Orona Fundazioak eta Galtzagorri elkarteak “KlisKlasIK” transmedia irakurketa-klubaren bigarren edizioa martxan jarriko dute abenduaren 26, 27 eta 28an. 8 eta 12 urte bitarteko gazteentzat den ekimen honek euskal literatura eta irakurketa, teknologia berriekin uztartzea du xede, nahaste horren emaitza esperientzia dibertigarri bihurtuz.

Haurrek –uztailean ospatu zen aurreneko edizio arrakastatsuan bezala- gidari izango dituzte Patxi Zubizarreta idazlea, Maite Gurrutxaga ilustratzailea eta Oreka Interactive enpresako kide Imanol Erauskin, hortaz, Euskarazko haur- eta gazte-literaturan zein bideojoko eta app-en esparruan ibilbide handikoak diren profesionalek dinamizatuko dituzte saioak.

Oronako eraikinean (Galarreta, Hernani) burutuko diren hiru saioak, lau ordukoak izango dira, 9:00etan hasi eta 13:00ak arte, eta gehienez ere 15 kide onartuko dira. Hiru saioetan parte hartzeagatik 60 euro ordaindu behar dira. Izena emateko hona jo behar da. Informazio gehiago, berriz, 943 471 487 telefono-zenbakian edo administrazioa@galtzagorri.eus  helbidean lor daiteke.