Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

IBARRA: Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz

2017·11·28


IBARRA: Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz

Ibarrako nerabeek bultzatutako ekimen honen helburua da, herritarren parte-hartzearen bitartez, herriko espazioak bereganatzea.

Herriko ikastolan zuten ikasgai batean hainbat banku konpontzen hasiak zirenez, halako ekimena herrian zabaldu zitekeela ondorioztatu zuten, eta Gazte Zulo zerbitzuan proposamena egin zuten horiek herri mailako auzolandegian berritu eta konpontzeko ekimena antolatzeko. Udalak proposamena oso aproposa eta bideragarria zela ikusirik, auzolandegia antolatzeko prozesuari onespena eta erabateko babesa eman zion.

PROIEKTUAREN DISEINUA

Antzemandako beharraren aurrean, ekimena prestatu eta antolatzeko asmotan, Zarauzko aterpetxean asteburuko egonaldia egin zen. Nerabeek proiektua diseinatu zuten eta koordinaziorako euren ordezkari izango ziren lau kide izendatu zituzten. Hainbat bilareren ostean, proposamen zehatza eratu zuten. 

 


Informazio gehiago

 

Xehetasunak

Praktikaren izena IBARRA: Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz
Urtea 2017
Argitaratze-lekua IBARRA
Praktikaren helburuak
  1. Auzolanaren bitartez, herritarren parte-hartzea sustatzea eta herrian dauden eremu desegoki edo zaharren egoera hobetzea.
  2. Nerabeak sozializatzen diren espazio publikoarekiko ahalduntzea.  
  3. Herritarren belaunaldi arteko harremanak sustatzea eta areagotzea.
  4. Herri-sentimendua indartzea.
  5. Auzolanaren tradizioari jarraipena ematea.
  6. Herri-giroa sortzea.
Nori zuzendua Herritarrei