Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

“Gazte-ekintzailea” programa ezagutu

45 beka enpresa-arloko ideia edo ekimenei laguntzeko.

2017·10·28


Gazte-ekintzailea programaren helburua da ekintzailetzaren kultura zabaltzea eta aktibatzea bekak jasoko dituzten ikasleen artean; eta horretarako, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa-ekimenei laguntzen die.

Hautatutako proiektuek 3.960 euroko diru-laguntza jasoko dute. Gainera, UPV/EHUk aholkulari-sarea jarriko du programan parte hartuko dutenen eskura, proiektua garatu ahala aholkularitza profesionala eskaintzeko.

 

Nork eskuratu dezake beka?

Programan parte hartu ahal izango dute UPV/EHUko ikasleek baldin eta azken hiru ikasturteetan (2014/2015, 2015/2016 edo 2016/2017) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute, edo 2017/2018 ikasturtean graduko azken ikastaroan edo masterrean matrikulatuta badaude.

Deialdi honetan eskariak aurkezteko epea, 2017ko urriaren 9an amaituko da.

Informazio +