Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berriak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

“Digital Youth Work”, gazteekin lan egiten duten profesionalen topaketa Hondarribian

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta, ERASMUS+ programak gazteria-arloan eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu nahi izan dira. Izan ere, aurten nerabeen eta gazteen sustapen-arloko hainbat proiektu aurkeztu eta onartu dira. Horietako bat, Digital Youth Work izan da.

2017·10·18


Hainbat herrialdetako gazteria-arloko profesionalen topaketa honen helburua da ingurune birtualak nerabe eta gazteekin lan egiteko eskaintzen dituen aukerak aztertzea.

Gazteria-alorreko 24 profesional ari dira parte hartzen topaketan egun hauetan; bertakoez gain, Alemania, Eslovenia, Turkia eta Israelgoak daude proiektuan.

Urriaren 17tik Hondarribian daude, eta asmoa da  aurrez aurre egiten dugun lan pedagogikoa ingurune birtualera zabaltzeak izan ditzakeen zailtasun eta arriskuei buruzko hausnarketa egitea. Bertan egindako lanaren emaitza gida bat izango da, arlorako interesgarria izan daitezkeen ideia eta gomendioekin.

Modu berean, aukera izango da gaiaren inguruan herrialde ezberdinetan dauden praktika egokiak ere ezagutzeko, eta baita etorkizuneko lankidetzak sendotzeko ere. Topaketa Hondarribiko Elkano aterpetxean da eta goiz eta arratsaldeko lan saioak daude egun hauetan.

Digital Youth Work (2017/10)

Datorren ostiralean, urriaren 20an, Digital Youth Work proiektuaren ondorioak aurkeztuko zaizkie Gipuzkoan arlo honetan diharduten profesionalei, Tabakalerako Kutxa Kultur Gunean. Ondoren, gipuzkoangazte.eus webgunean ere zabalduko dira.